XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahi al duzu edo ez? - Nahiko ez dut ba? Bai behintzat zerbait ordaintzeko asmorik baduzu....

- Orain artean etxean izan ditugun neskameen soldata berdina jasoko duzu.

Eta horrez gain janaria eta ostatua....

- Ez dakizu asko Alzaga jauna zer nolako poza eman didazun!.

Mila esker... Burua nahasteko zorian nintzen azkenaldian ondorenari begira eta zuri eskerrak badut orain bizitzeko poz bat.

- Bihar bertan etorri zintezke nire etxera gauzarik beharrezkoenak ekarriz.

Gainontzeko gauzak nire morroiak ekarriko dituzte Arretxetik.

- Hori da jauna - esan zuen apalki Julenek - nahigaberik haundiena ematen didana.

Arretxe baserritik alde egin beharra....

- Derrigorrezkoa egiten zaizu.

- Horrela egingo dut bai.

- Zatoz bada bihar arratsaldez eta nire emazteak emango dizkizu zure lan berriaren xehetasunak.

Soldataren berri ere bai....

- Baina, nire alabarekin esan duzu ez da?.

- Bai bai. Horrela esan dut. Biok izango duzue tokia nire etxean.

- Eskerrik asko jauna. Eskerrik asko....

- Esan dizut lehen ere, ez dela izan nire gogoa nire emaztearena baizik eta berari eskerrak eman nahi badizkiozu egin zazu horrela bihar etxeratzean.

- Horrela egingo dut bai. Horrela egingo dut.

Lagundu zion Alzaga nagusiak kanporako ateondora Juleneri.

Berehala zen kalean eta beraren ondoren itxi zen Bikuña etxeko ate haundia.

Bazirudin gauzak zeharo aldatu zirela une batetik bestera eta benetan pozik aurkitzen zen alarguna Arretxe baserrirako bideari ekin zionean herriaren....